XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idazlea il ondoren, Sumendipean liburua guztiz onartua izan zan eta beste sei liburu argitaratu ziran ospe orreri jarraituz.

Liburu oneik geienak amaitu-barik itziak dira eta bere alargunak zuzenduak.

Ez dabe elerti-balio aundirik, ez dira eltzen Sumendipean liburuaren maillara.

Orregaitik ba, esan geinke liburu bakarraren idazlea dala Lowry eta liburu au izan zala ospetsu biurtu ebana.

Sumendipean.

Liburu korapillotsua, irakur-gaitxa eta ikuspegi askotatik ulertzekoa da Sumendipean liburua.

Idaz-lan oneri dagokion lurraldea Mexiko da eta sasoia 1930 urte ingurua.

Gaia: Britania'tarrak Mexiko'n izan eben konsul baten bizitzako jazokizunak edesten dauz.

Geoffrey Firmin Consula bakartade larrian eta alkool-zaletuta bizi da.

Edesti guztiaren ardatza bere bizitzako azkenengo eguna da.

Egun orretan bere emazteagaz eta anaiordeagaz alkartzen da.

Malcolm Lowry orain ere edaria aurrean duala.